Sarrerak
GETXO · MAIATZAK 9 ETA 10
Ponente
ANNIE ATKINS

Annie Atkins diseinu grafiko zinematografikoaren munduko ahotsik nabarmenena da, eta atrezzozko elementu grafikoak eta dekoratuak sortzen ditu mundu osoan filmatzen diren ekoizpen zinematografikoetarako. Annie Dublinen, Irlandan, bizi da. Oscar sarietarako izendatutako hainbat filmetarako pieza grafikoak diseinatu ditu, besteak beste, The Boxtrolls animaziokoa, Bridge of Spies eta West Side Story (Spielberg), eta Isle of Dogs, French Dispatch eta Grand Budapest Hotel (Wes Anderson), azken horrek ekoizpen diseinu onenaren Oscar saria irabazi du. 

Gaiari buruzko bere liburua, Fake Love Letters, Forged Telegrams, eta Prison Escape Maps: Designing Graphic Props for Film, Phaidonek argitaratu zuen 2020an eta besteak beste, honako hauen goraipamenak jaso zituen: Jeff Goldblum kritikoarena ("Annie Atkins maisu artisaua da... irreala hipererreala bihurtzen du eta erreala denari are bizi gehiago ematen dio"), The Guardian egunkariarena ("Zinemagileek artefaktu zehatz bat behar dutenean, Annie Atkins sortzaile galestarrarengana jotzen dute") eta Esquire aldizkariarena ("Liburu ahaztezin hau aldi berean altxor bat da zinemazaleentzat eta ikusizko festatxo bat").