Rubio & del Amo - Serifalaris - El Mambo

Rubio & del Amo

-

Rubio & del Amo branding, packaging, editorial, web… egiten duten beste estudio horietako bat da. Beraz, egiten dutenaren arabera definitzeak ez gaitu tamaina ertaineko diseinuko beste edozein estudio europarretik oso urrun eramaten. Agian gehiago begiratu behar da nola egiten duten. Batzuek diotenez, nolabaiteko sinpletasunez, adeitasunez, sinpatiaz — esango lukete batzuek —. Baita nondik egiten duten, Mediterraneoko Suitzatik — Murtzia holan deitzea gustoko dute—. Kamioiak eta suziriak berdin-berdin janzten dituen diseinu garbi eta formal horrengatik ote da? Müller-Brockmannen dogmatismorik gabe otoitz dion begirada “pureta” eta “viejoven” horregatik izango da?. Laus, D&AD, ADCE, GDC Txina eta Tokyo TDC bezalako lehiaketetan gailurrera iristen direlako izango da? Edo labana siutzar bat bezalakoak direlako Cabify, Brugal, Teka, Freepik, RENFE, HBO, Thyssen-Bornemisza Museoa edo Liburutegi Nazionala bezalako bezeroentzat lan egiten ikusten dituzunean. Haiekin hitz egitea da haiek ezagutzeko modurik onena; erraza da, elkarrizketa delako haien tresnarik onena ideiak sortzeko, gure kultura grafikoaren parte diren proiektu bihur daitezen.