Mayice - Serifalaris - El Mambo

Mayice

-

Ostirala
17:00h

-

Mayice objektuen eta espazioen diseinuan aritzen da, materialen arima, historia eta funtzionaltasuna zainduz. 2014an sortu zuten Marta Alonso Yebrak eta Imanol Calderón Elóseguik, biak ikasketaz arkitektoak eta pasioz diseinatzaileak izanda.

Bere lanetan, tokiko artisauekin egindako lankidetza nabarmentzen da, teknologia eta  material nobleak konbinatuz lan eginez, argiztapena xehetasunez zainduz.

2015ean, Elle Deco EDIDA, Best Young Spanish Designer eta Special Mention sariak jaso zituzten Architizer Awards-etan. 2018an, bere lana Filamento Espainiako Home kategorian saritua izan da, Land Rover lanagatik Born Awards, eta produktu-diseinu onena IED Design Awards saria. Halaber, finalista ere izan da 2018ko eta 2019ko Dezeen Awards sarietan.

Bere lan aipagarrienetako batzuk Milango Rossana Orlandi galerian daude etengabe, eta New York, Londres, Madril, Berlin eta Milango diseinu asteetan parte hartu dute.

2019an, Gandia Blascorentzako egindako BUIT pieza Design Magazineren Barne-Diseinu saritu dute, eta baita ere New York Design Week-en eta Milango Archiproducts-en.

2019an eta 2020an, Casa Decorreko SIMON eta Niessen etxeetarako bi esku-hartze iragankorrak bigarren eta ohorezko lehen aipamen batekin baloratu dira, barnealdeen diseinu hoberena bezala sarituta.

2020an LZFrentzat egindako Dune proiektua Barne Design Magazineko Best of The Year lanpara onenaren saria jaso zuen.

Azken bi urte hauetan, Mayicek Suzhouko Museoarekin lan egin du, zeta bordatuz, art design pieza garaikideetan, eta zetazko bordatuan espezializatutako museorik antzinakoenetakoa eta ospetsuenetakoa da munduan.