Manuel Moranta zuzenbidean lizentziatua, sormen-zuzendaria eta artista bisuala da. Bere lana kontzeptualizazioan, arrazoiketan eta sintesian oinarritzen da. Orain dela hamabost urte baino gehiagotik komunikazio- eta branding-proiektuak zuzentzen ditu.
Ponente
MANUEL MORANTA
Bere obran estilo primitiboa erabiltzen du eta sinpletasuna bilatzen du. Hauek guztiak uztartzen ditu: aforismoa, irudi kontzeptuala, umorea, performancea, publizitate-hizkera, aurkitutako objektua eta zeinuen mundua. Poesia bisualeko bi liburu argitaratu ditu eta instituzio eta galerietan erakusketak egin ditu. Argazkilaritza, ilustrazio, diseinu eta sormen-eskoletan konferentziak eta klaseak ematen ditu. Bere leloa: ‘Hazme reír, hazme pensar, hazme soñar’ (Barre eragin iezadazu, pentsarazi iezadazu, ametsarazi iezadazu).