Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Tilman Solé
Mucho


Tilman aditua da enpresen eta erakundeen esanahia topatzen eta esanahi hori komunikazio zuzen batera eramaten, marka bakanak sortzeko. 
Horri begira, bezeroa ezagutzea eta harekin lan egitea funtsezkoa da, lehengoan asmatu nahi izanez gero. Ezagutza hainbat plataformaren bidez partekatzearen aldekoa da, eta horregatik sortu ditu, besteak beste, Postgrafica Masterra (Marc bazkidearekin batera) eta “WhyTalks, where the speakers listen” solasaldiak (2016tik antolatzen ditu, Bartzelonako Soho House klubean eta OFFF jaialdian).

Tilman 2010eko irailean sartu zen Muchora, hirugarren bazkide gisa. Aurretik, Summa marken aholkularitza-enpresan egin zuen lan, diseinuko zuzendariaren lanpostuan, eta Hey Studio sortu zuen 2007an, Verònica Fuerterekin batera.

Tilman branding-eko irakaslea da hainbat unibertsitatetan (2010etik), eta eskolak nahiz hitzaldiak eman ditu hainbat hiritan; besteak beste, hauetan: Stavenger, Turin, Mexiko Hiria, Fortaleza, Antwerp, Qatar, Oslo, Bergen, Londres, Cincinnati, Bratislava, Viena…