Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Sergio del Puerto
Serial Cut


Serial Cut™ Madrileko estudio bat da, eta publizitaterako arte-zuzendaritzan espezializatuta dago. Nazioartean da ezaguna, egiten dituzten setengatik, malabarismo tipografikoengatik eta 3Daren erabilera organikoarengatik.

Serial Cut™ estudioaren estilo garbiak nolabaiteko surrealismoarekin konbinatzen du pop kultura, eta, horrela, bigarren irakurketa xeheagoa egitera gonbidatzen duten irudi ikonikoak sortzen ditu. Estudioan, prozesua oso garrantzitsua da, eta, horri begira, arte-zuzendariak, 3Dko artistak eta argazkilariak daude, asko laguntzen baitute irudi izugarri zainduak (digitalak nahiz ukipenezkoak) sortzen.

Estudioak globalizazio grafikoko etapa bat bizi izan du, eta nazioarteko bezeroentzat egin du lan; hala nola, hauentzat: Adobe, Nike, Google, Converse, Diesel, Toyota, IKEA, Fenty, MTV, Honda, Sonos, Lego, Ford, Vodafone, HSBC, Playstation, IBM, Absolut, LG, Puma, WIRED, Ray-Ban, Facebook eta Samsung. 2012an, Serial Cut™ estudioak ExtraBold argitaratu zuen, eta, bertan, lanik onenak bildu zituen, errealitate areagotuarekin bildu ere.

2019an, 20 urte bete ziren Sergio del Puertok estudioa sortu zuenetik, eta, horren harira, 9 azaleko liburu bat argitaratu zuen, SC99: Purely Iconic. Halaber, film bat egin zuen, estudioari omenaldia egin nahian; bertan, modu abstraktuan kontatzen da estudioa nazioarteko diseinuaren industrian erreferente ikonikoa izatea eragin duen filosofia.