Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Rocío Martinavarro
Mayúscula


Rocío Martinavarro Mayúscula estudioaren sortzaile eta zuzendaria da, mundu-mailako branding- eta diseinu-estudio eleaniztuna hori. 20 urtetik gorako eskarmentua dauka New Yorken, Amsterdamen eta Bartzelonan lan egiten. Diseinu eleaniztunean espezializatuta dago (arabiarra, txinera, japoniera, azerbaijanera eta errusiera, besteak beste), mundu osoko start-up nahiz multinazionaletarako. Honako hauentzat egin ditu proiektuak, besteren artean: Puig taldea, The World Bank Group, Qatar Rail, Azerbaijango ministerioa, Agility Logistics, BAD Architects (Libano), Baku CC Formula 1 (Azerbaijan), RTVE, Barcelona TV, Zeri Crafts (Kuwait) eta Phoenix Village (Txina).

Epaimahaikidea izan da ADCE 2020, Laus 2019 eta ADCE 2013 sariketetan. Nazioarteko sariak jaso ditu: TDC NYC, D&AD London, ADG-FAD Laus (2021, 2018, 2016, 2015, 2013, 2011 eta 2010), Dubai Lynx, RGD So(cial) Good Design Awards eta 100/100 Best Arabic Posters. Mayúscula estudioko lana, ordea, beste egitasmo batzuekin konbinatzen du; hala nola, Across Borders plataformarekin (nazioarteko plataforma solidarioa da, eta 30 herrialdetako baino gehiagoko diseinatzaileak konektatzen ditu) eta Creatives for the Future antolakunde berriarekin (jasangarritasunerako sormen-lanak egiten ditu). Irakaslea izan da Bartzelonako Nazioarteko Unibertsitatean, Elisavan, IEDn, LCIn, Seewayn, IDEPn (PostGrafika) eta ESDesign-en, eta diseinuari buruzko hitzaldiak eman ditu OFFF, Blanc, BCN-MCR, Serifalariak, FEED 5... jaialdietan.