Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
X. lib.
La Fauna
MENÚ

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.

Cookien Politika

Onartu

Rebeka Arce
Relajaelcoco
Pepe Gimeno
Nuria Vila
Txema Salvans
JAVIER JAÉN
DVEIN
GENIE ESPINOSA
KESSELSKRAMER
Inma Bermúdez
TRAPPED IN SUBURBIA
NOE BLANCO
ANA GEA

HIZLARIAK

REBEKA ARCE

Rebeka Arce diziplina anitzeko diseinatzailea eta arte zuzendaria da. Kontzeptuak ikusizko hizkuntzara itzultzea eta etorkizuneko agertokien sintesirako eta planteamendurako grina ditu oinarri, eta hainbat diziplinatan zehar mugitzera eraman du, markak, identitateak eta ikusizko narrazioak sortuz, asmo estrategiko eta garapen kontzeptual sendoarekin.

Berlinen eta Bilbon hainbat estudiotan lan egin ondorik, 2013an bere estudioa sortu zuen Berlinen eta Madrilen. Hiri horretatik mundu osoko bezeroentzat lan egiten du gaur egun, kulturaren, arteen, modaren, musikaren eta teknologiaren sektoreetan. Ondoko hauek dira horietako batzuk: Sony Pictures, RedBull, Shiseido, Columbia Records, Vodafone, Schweppes, Thyssen-Bornemisza Museo Nazionala, Cervantes Institutua, Madrilgo Udala, Madrilgo abere-hiltegia, Zinebi, GetxoPhoto eta Flamenco Festival, besteak beste.

Rebekak diseinatzaile gisa lan egiten du, eta eskolak ematen ditu Madrilgo Istituto Europea di Design (IED) bezalako eskoletan. ‘ADG Laus 2021’ sarietako epaimahaikide izan da, eta ‘Gràffica 2020’ sarietarako izendatu zuten, eta ‘Brief Festival’, ‘WIX Playground x OFFF’, ‘Madrid Design Festival’, ‘Ladies’, ‘Wine & Design’ eta ‘PlayRestart’ bezalako ekitaldietan hizlari izan da. Besteak beste, 'Madridgrafía' erakusketan parte hartu du. Erakusketa hori Madril hiriko diseinu-ehunaren lagin bat da, ‘di_mad’-ek eta '60 aniversario de ADG-FAD'-ek antolatua, Bartzelonako Disseny Museoan, 2021ean. 2022an, ‘World Design Capital Valencia’ eta ‘OFFF Festival Barcelona’ taldeetako hizlarien/txostengileen zerrendan dago.

Hainbat aldiz saritu dute bere lana, hala nola ADG Laus, LA Fashion Film Festival, Selected eta Vimeo Staff Pick sarietan, eta AIGA Eye on Design, Victionary, Computer Arts, Fubiz, Magètapes, Neo2 eta Creative Boom eta PAGE Magazine bezalako liburu eta plataformetan argitaratu dira haren lanak.

www.byarce.com

RELAJAELCOCO

Relajaelcoco estrategian eta branding arloan espezializatuta dagoen diseinu-estudio bat da, 'mojo' maila handikoa eta ikuspegi ausart eta desberdina duena. 14 urte daramatzagu nazioko zein nazioarteko bezeroekin lankide jarduten, pertsonen interesa erakarri eta maitemintzen duten proiektuak sortze aldera. 

Gure jardueraren zati bat Madrilgo Enpresen Institutua eta IED bezalako eskoletan egiten dugun irakaskuntzarekin lotuta dago, non sormena, diseinu grafikoa, infografia eta diseinu editoriala irakasten ditugun. 

www.relajaelcoco.com

PEPE GIMENO

Pepe Gimeno. Valentzia, 1951. Bere ibilbide profesionalean, diseinu grafikoaren, tipografiaren eta arte plastikoen alorretako proiektuak garatu ditu. Bere lanak aintzatespen eta sari ugari jaso ditu. LDAk Typeface Design Award saria jaso du FFPepe tipografiagatik 2001ean, eta bost aldiz New Yorkeko Type Directors Clubeko Communication Design Award LDA saria eskuratu du, baita Erresuma Batuko ISTDren hiru ziurtagiri ere, Golden saria eta Graphis Posterreko Platinum Award saria, besteak beste.

2001ean, 2002ko Europar Batasuneko Espainiako Lehendakaritzaren marka egiteko lehiaketa mugatua irabazi zuen.

Bere lana "Diario de un Náufrago" edo "Grafía Callada" bezalako proiektuetan islatzen da. LanokValentziako IVAMen ( 2004an) eta New Yorkeko LDAren aretoan (2015ean) izan ziren ikusgai.

Valentzian, hainbat marka diseinatu ditu: Les Corts Valencianes, Valentziako Metroa, EMT edo Valentziako Komunitatea irudikatzen duen Palmondoa.

2020an Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Diseinuko Sari Nazionala jaso zuen.

www.pepegimeno.com

NÚRIA VILA

Diseinu grafikoa ikasi zuen Baun eta aurrerago arte zuzendaritzako graduondoko bat Elisavan. Nortasun korporatiboan, editorialean, packaging arloan eta ikusizko komunikazioan espezializatuta dago, eta ingurumenarekin konprometituta dago, eskuekin lan egitearen eta diziplina arteko lankidetzaren aldeko apustua eginez.

Material berriak eta proiektuak birplanteatzeko modu berriak esperimentatzen eta ikertzen lan egiten du, horien aztarna ekologikoa murriztu ahal izateko. Komisarioa ere bada, eta erakusketen eta instalazioen sormen-zuzendaritzaz edota diseinu grafikoaz arduratzen da, eta eskolak eta tailerrak ematen ditu hainbat diseinu-eskolatan.

www.nuriavila.net

TXEMA SALVANS

Txema Salvans (1971, Bartzelona) argazkilari katalana da, eta azken bi hamarkadetan ikuspegi dokumentalista eta artistikoa garatu du, ohiko fotokazetaritza-plataformetatik at, argazki-saiakera barne.

 Joan Fontcubertak honela deskribatu du bere lana: «Pentsamendu kritikoaren eta umore poetikoaren arteko oreka». Bere "Nice To Meet You" (2005) liburuak argazki-liburu onenari «Photo España 2015» saria jaso zuen. «The Weaiting Game» (2014) filmak desioaren eta prostituzioaren beharra aztertzen du Espainiako Mediterraneoko itsasertzean zehar, eta Iberoamerikako argazki-liburu onenaren saria jaso zuen.

 «My Kingdom» 2018an argitaratu zuen MACKek. «Perfect Day» da Mackek argitaratutako azken proiektua.

 Txema Salvansen lana nazioarteko hedabide nagusiek argitaratu dute, hala nola: Le Monde, Suddeustsche Zeitung Magazine, Stern, New York Times, Welt der Frau, NZZ, Liberation, Monocle, Colors, Big Mag, Vice, Marie Claire, GQ. Francia, Elephen, Britsh Journal of Photography, Wallpaper, ID Magazine, Matador eta El País Semanal hedabideek.

 Berriki Centre D 'Art Contemporani Arts Santa Mònica, Museum of Contemporary Art Hamburg, Museum fur Photographie Braunschweig eta Reina Sofia Arte Garaikideko Museoan erakutsi ditu bere lanak. 

www.txemasalvans.com

JAVIER JAÉN

Javier Jaenek (Bartzelona, 1983) diseinu grafikoa eta arte ederrak ikasi zituen Bartzelonan, New Yorken eta Budapesten. Bere jarduera profesionala ilustrazio editorialean, liburu-azaletan, ikus-entzunezko proiektuetan, publizitatean, komunikazio kulturalean eta obra propioaren sorkuntzan oinarritu da. Istorioak eta kontzeptuak irudi bihurtzen ditu, hizkuntza sinboliko eta ludiko baten bidez.

The New York Times, The New Yorker, The Washington Post, Time, Harvard University, National Geographic, Greenpeace, Penguin Random House, Vueling Airlines, UNESCO, Camper, Solvia eta Louis Vuittonentzat lan egin du, besteak beste.

Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Society of Illustrators (Illustrators 55, 56, 60), American Illustration (AI33, AI34, AI38, AI39), Print Magazine (New Visual Artist 2013), Junceda Saria (2013), Gràffica Saria (2010), Laus (Grand Laus 2016an, Urrea 2017an, Zilarra 2018an) edo D&AD Pencil (2017). New York, Londres, Mexiko, El Salvador, Tallin, Seul, Rotterdam, Paris edo Erromako erakusketetan parte hartu du. 2015etik AGIko (Alliance Graphique Internationale) kide da. Forbesek 100 espainiar sortzaileenetakotzat jo du 2020an.

Irakasle izan da Istituto Europeo di Design-en, BAUn, IDEPen, eta sarritan tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu nazioarteko arte eta diseinu eskoletan.

Oraindik ez du haurrik idatzi, ez du libururik landatu, ezta zuhaitzik erditu ere.

www.javierjaen.com

DVEIN

DVEIN bi buru dituen zuzendari bat da; bata Teo da eta bestea Carlos. Publizitatearen, bideoklipen eta zinemaren esparruan lan egiten dute eta oso gustuko dute esperimentazioa. Hori dela eta, beren lana ideien eta tekniken hibridazioagatik bereizten da, eta horiekin, erreala eta digitala fusionatzen dute mixed-media hurbiltze batekin egindako proiektuetan. Hurbiltze horren bidez, live action delakoaren, animazioaren edo CGIaren mugekin esperimentatzen eta lengoaia bisual eta estetiko propioa sortzen saiatzen dira. 2018an, DVEIN FILMS sortu zuten, pelikula propioak eta besteren pelikulak ekoizten dituen zinema-ekoiztetxe bat.

www.dvein.com

GENIE ESPINOSA

ILUSTRATZAILEA, MARRAZKILARIA, MURALGILEA

Bartzelona, 1984. Bartzelonako ilustratzailea, komikigilea eta muralgilea. Digitalaren eta brotxa eta pintzelaren artean saltoka, argitalpen editorialentzako (Das Magazine, Time Out,Diari Ara, Vice, Refinery29...) zein bestelako bezeroentzako (hala nola Apple, Sony, Nike, Spotify, Wetransfer, Klarna, Dreamworks...) lan egiten du.

Espinosaren estiloa: kolore-paleta gogorra, perspektiba esajeratuak eta pertsonaia ez normatiboak, oso handiak, ez dutenak barkamenik eskatzen ilustrazioan okupatzen duten lekuagatik. Beren ilustrazioek hondo ilunak dituzte eta, ia beti, irakurketa bikoitza.

Bere azkenengo lanen artean, Nathy Peluso abeslariaren MAFIOSA singlearen azala eta bere lehenengo eleberri grafikoa, HOOPS (Sapristi, 2021eko martxoa), nabarmentzen dira. Azken horretan, etorkizun (dis/u)-topiko batean, hiriaren kanpoaldean bizi diren hiru lagun, nahigabe, zulo interdimentsional batera erori dira eta ezingo dira bertatik irten aurretik toki berri horretako sekretuak deskubritu arte eta beren munstro propioekin borrokatu gabe.

RARAS (2019) eta MUY RARAS (2020) fanzineak koordinatzen ditu eta, bertan, autore, ilustratzaile eta idazle sorta bat argitaratzen da eta diziplina anitzeko emakumeen talentua goraipatzen da (2020ko komikirik onenen zerrenda, The Comics Journal aldizkariaren arabera).

www.genieespinosa.com

KESSELSKRAMER

KesselsKramer komunikazioko enpresa independente bat eta branding-agentzia bat da, eta egoitzak ditu Amsterdamen (1996tik), Londresen (2008tik) eta Estatu Batuetan (2012tik).

KesselsKramer-ek diseinu erakargarri, adierazgarri eta komunikatiboak sortzen ditu, ikuspuntu gizatiar batekin, bezeroen negozioak bultzatzeko, komunitatea leialak eraikitzeko eta pentsamoldeak birmoldatzeko. Agentziak kultura-erakundeekin, start-upekin, proiektu txikiak dituzten marka handiekin eta asmo handiak dituzten marka txikiekin lan egiten du. Aholkuak ematen dizkie konponketak behar dituzten markei eta bilatzen dutena ohiko agentziekin aurkitu ezin dezaketen ameslariei.  

www.kesselskramer.com

INMA BERMÚDEZ

Inma Bermúdez diseinatzaileak 2007an sortu zuen bere estudioa. Bere proiektuek geometria zaindu eta atsegineko berezko estetika bat azaltzen dute eta egunerokotasuna transmititzen dute diseinuaren bere ikuspegi funtzionalarekin konbinatuta. Iraunkortasunarekiko eta ingurumenarekiko duen konpromisoak geroz eta gehiago bideratzen dute prozesuekiko, materialekiko eta produktuen erabilerarekiko errespetu handia azaltzen duten proiektuetarantz. Valentziako kanpoaldean duen etxe-estudiotik nazio-mailan entzutetsuak diren Roca, Gan Rugs edo Marset bezalako firmekin kolaboratzen du; bai eta nazioarteko enpresekin ere, hala nola IKEA.

www.inmabermudez.com

TRAPPED IN SUBURBIA

Dímelo y lo olvidaré, muéstramelo y lo recordaré, involúcrame y lo entenderé.

El dúo de diseño holandés Trapped in Suburbia trabaja en una variedad de disciplinas de diseño para transformar el diseño en experiencias. Las experiencias traen participación, de la participación surge una comprensión real y una verdadera conexión con su audiencia.

Trapped in Suburbia mezclan los campos del diseño gráfico, de marca, espacial e interactivo y la originalidad es siempre su punto de partida. Su pensamiento va más allá de lo esperado con carteles explosivos, libros horneados, exposiciones neblinosas y paredes cubiertas de papel de lija. Adoptan una alegría ingeniosa y una voluntad de experimentar. Entonces, su nicho es dejar que todo pase el rato, persiguiendo su curiosidad de una manera positiva y refrescante. Hacen honor a su apodo, Los Harry Potters del diseño.

www.trappedinsuburbia.com

NOE BLANCO

Noe Blanco es Diseñadora de tipografías y ‘Font Engineer’ con base en Barcelona.

Disfruta por igual del dibujo y la producción de fuentes con un especial interés en el proceso donde tipografía y tecnología se encuentran.

Después de graduarse en BAU con un Grado en Diseño gráfico y un Máster en Tipografía avanzada en EINA (Barcelona), decide trasladarse a Holanda donde cursa el Máster Type and Media de la KABK de la Haya. Desde entonces se dedica por completo al diseño y la producción de tipografías, así como la optimización de fuentes para pantalla. 

Noe ha trabajado para Underware y desde 2013 ha colaborado de manera independiente con diferentes funciones cómo Tobias Frere-Jones, Blackletra, Suitcase y FosterType entre otros.

Actualmente trabaja para la fundición neozelandesa Klim Type Foundry.

www.noeblanco.com

ANA GEA

Es socia fundadora de la consultora especializada en diseño y la editorial PalauGea, en la que vive experiencias junto a clientes y dirije las cabeceras Gràffica, Mússica, Öbjetto y Universo de Emociones.

Es autora del libro «Vivir del Diseño»… Instrucciones para gestionar tu negocio creativo (si quieres) y escribe habitualmente artículos en torno a la gestión del diseño.

Ejerce la docencia en diferentes universidades y escuelas del territorio Nacional impartiendo materias relacionadas con la gestión del diseño

Forma habitualmente parte del jurado de diversos tribunales y premios del sector creativo nacionales e internacionales.

Participa en eventos como conferenciante. Cada año organiza diferentes actividades como los Premios Gràffica.

www.graffica.info