Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Pati Nuñez
Pati Nuñez Associats


Pati Núñez branding- eta packaging-arloetan espezializatutako diseinatzaile grafikoa da, eta lehenengo emakumea izan zen Diseinuko Sari Nazionala irabazten (2007). 38 urte daramatza jarduera profesionala eta diseinu grafikoko irakaskuntza konbinatzen. Curriculumari, baina, yogako eta chi kung-eko eskolak gaineratzen dizkio duela 10 urtetik; izan ere, bere ustez, bi kirol horiek ezinbestekoak dira osasun fisiko eta mentala ezin hobeto edukitzeko eta diseinu grafikoaren lanbideak sorrarazten duen estresari aurre egiteko.

Pati Núñez (Girona, 1959) umetan joan zen Bartzelonara bizitzera, eta han ikasi zuen diseinu grafikoa, Eina eskolan. Prestakuntza amaitu ondoren, irakasleen taldera sartu zen. Núñezek Taula de Disseny estudioan egin zituen praktikak, eta, 20 urte zituela, Toni Sellésekin hasi zen lanean, diseinatzaile grafikoko lanpostuan. Garai hartan, diseinuko eta publizitateko hainbat enpresarekin aritu zen lankidetzan, eta, 1985ean, bere diseinu-estudioa sortu zuen.

AD (Associate Designers) enpresan bi urte egin ondoren, non Diseinu Grafikoaren Saileko zuzendaria izan zen, Pati Núñéz Associats sortu zuen 1995ean, irudi korporatiboan, produktuen irudian eta komunikazio grafikoko kanpainetan espezializatutako estudioa, gaur egun ere bere estudioa izaten jarraitzen duen horixe.

Pati Ñúñezek diseinurako estilo dotorea dauka, lerro garbiek eta ideia sinple, zuzen, indartsu eta hunkigarriek ezaugarritzen dutena. Gainera, aurrea hartzen die merkatuko desirei, eta bezero edo proiektu bakoitzaren premietara egokitzen da. Estilo iraunkorra lantzen du, marka bizirik edukitzeko sistemekin; halaber, arreta handiz jorratzen ditu xehetasunak. Markak eta bilgarriak “kontsumitzailearekin komunikatzeko euskarriak” dira. Produktuaren identitatea zehazten duten kontzeptuak hautatzea da bere metodoaren gakoa, eta kontzeptu horietatik abiatzen da marka-estrategia koherentea marrazteko. Horrela, izenaren hautua, diseinuaren arkitektura, estilo grafikoa, ontziaren forma eta komunikazio-tresnak sortzen dira.