Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Nerea Goikoetxea
Espadaysantacruz Studio


Espadaysantacruz Studioko CEOa eta zuzendarikide sortzaile exekutiboa da.

Marka-komunikazioan egiten du lan, bizitako esperientziatik edo esperientzia posibletik abiatuta sortuz eta esanahiak gauzatuz. Espadaysantacruz Studion, markek storydoing-aren bidez audientziengan duten efektu emozionalaren arloan ardazten dute lana. Proiektu berritzaileak diseinatzen eta ekoizten dituzte markentzat, eta, proiektuotan, teknologia, berrikuntza, diseinua eta irudi bisuala dira balioa eraikitzeko zutabeak. Nekaezinak dira ideiak prototipatu eta gauzatzeko orduan, eta tentu handiz garatzen dituzte diseinua, teknologia eta irudia. Markak batek bere publikoari zer kontatu nahi dion jakitea eta kontatu nahi dion hori kontatzeko modu egokia aurkitzea da beren erronka nagusia. Horrexek bereizten ditu.

Goikoetxeak hainbat urte egin zituen kudeaketa kulturalaren eta argazkigintzaren testuinguruan proiektu kultural eta artistikoak zuzentzen, koordinatzen eta komisario-lanak egiten; alabaina, ibilbide berri bat hastea erabaki zuen: ibilbide horretan, sormen gauzatuak jarraituko zuen protagonista izaten, baina eremu berri batean: publizitatean.

Horregatik proposatu zien Juan eta Migueli publizitatearen eta marka-komunikazioaren arloko estudio bat irekitzea, berrikuntza-proiektuetan oinarrituko zena, eta biak ala biak Espadaysantacruz Studioko bazkideak dira orain.

Bere ibilbide profesionalean, eskarmentu handia bildu du arte garaikideen arloan, kultura-administrazio publikoan, enpresa pribatuetan eta bere ekimeneko proiektuetan egin baitu lan.