Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
5 URTE BAINO GEHIAGO DARAMATZAT NIRE ESTUDIOAREKIN
Diseinatzaile seniorrak
Estudioari norabidea aldatu nahi badiozu, bezeroen tipologia aldatzeko aukera aztertzen ari bazara, zure produktua merkaturatzea gustatuko balitzaizu, zerbitzuak nazioartekotzea pentsatzen ari bazara edota taldea sortzearekin amesten baduzu, zuk parte hartzea nahi dugu.

Diseinu grafikoko eta sormenaren arloko hamar profesional hautatu ditugu, beren eskarmentua eta lorpenak direla-eta badakigulako izugarrizko ekarpena egin dezaketela. Hautatzen bazaitugu, zurekin eta zure erronkarekin ondoen egokituko den mentorea esleituko dizugu.
EGITARAUA
Datak: Azaroa - Abendua
Formatua: Online
Saioak: 2 orduko 4 saio. Saioak mentorearen eta mentoredunaren artean hitzartuko dituzue zuzenean, ondoen datorkizunean gera zaitezten.
Izen-emateak: Azaroaren 7ko 23:59ak arte.
PREZIOA
Programa honek preziorik ez daukala uste dugu; hortaz, ez diogu ipini. Diseinatzaile seniorra bazara, junior bati mentoretza eginez “ordainduko” duzu. Juniorra bazara, aldiz, zuk zeuk erabakiko duzu jasotakoa unibertsora nola itzuli eta karma nola orekatu.

Agian, ikasitakoa beste batzuekin partekatuz?
ZERTARA KONPROMETITZEN NAIZ?
-Aukera aprobetxatzera eta abaguneari txinpartak ateratzera. Mentorea lehor-lehor uztea eta hamaika ideiarekin amaitzea nahi dugu.
-Mentorearekin hitzartutako hitzorduak errespetatzera, puntuala eta profesionala izanez.
-Esleitutako juniorrarekin duzun mentoretza-lana serio hartzera eta zure esku dagoen guztian gidatzera.
-Ikasitakoa eta esperientzia gurekin eta Serifalariaken komunitate osoarekin partekatzera.
NOLA EGINGO DA HAUTAPEN-PROZESUA?
Serifalariakeko batzorde batek hautatuko ditu parte-hartzaileak, honako irizpide hauetan oinarrituta:

→ Aurrez aurre duzun erronka.

Hau da garrantzitsuena. Zure ideiarekin edo ematear zauden birarekin kutsa gaitzazu (berdin du bira handia ala txikia den, zuretzat garrantzitsua izatea baita kontua).

Ez zaigu zure paper-zorroa axola, ezta irabazitako sariak edo estudioaren nahiz ekipoaren tamaina ere. Une honetan orientazioa eta laguntza behar izatea, ordea, bada garrantzitsua. Baita aurrez aurre erronka bat duen eta bere bila doan baten energia edukitzea ere.

Gainera, norabide berri horretan emandako urratsen maila baloratuko dugu, ez baita gauza bera maila abstraktuan nazioartekotu nahi izatea edo lehenengo urratsak emanda edukitzea, merkatu berria identifikatuta eta aztertuta edukitzea, saiakeraren bat eginda edukitzea...

→ Mentoretzan aritzeko gaitasuna eta eskarmentua

Programa hau joan-etorrikoa da. Junior diseinatzailearekin norbere erronkari heltzeko gogo eta grina berberarekin arituko diren parte-hartzaileak nahi ditugu. Ezagutza partekatzen aritu izan bazara inoiz, aparteko puntuak edukiko dituzu.

→ Aintzat hartuko ditugun beste irizpide batzuk:
Emakumea zara

Badakigu askoz ere gutxiago direla emakumeek gidatutako sormen-estudioak eta emakumeentzat askoz ere zailagoa izaten dela sarritan. Beraz, parte-hartzaileen artean genero-parekidetasuna egotea sustatuko dugu.
Serifalariakera etorri zara

Programa hau gure komunitateari egin nahi diogun oparia da, eta, baztertzailea ez bada ere, aukera gehiago izango dituzu aurretik hemendik ikusi bazaitugu :)
Getxoztarra zara

Getxoko Udalak profesionalizazioari ematen dion laguntza batekin finantzatu da egitasmoa. Ez da getxoztarrentzat bakarrik, baina parte-hartzaileen % 40 gutxienez Getxokoak izango dira.
EIDEkoa edo diseinuko elkarte profesional batekoa zara.

Elkartuta egoteak diseinuarekin, diseinuaren garapenarekin eta hedapenarekin konprometituta zaudela esaten digu.
Ohiko galderak
ZEIN MENTOREREKIN ARITUKO NAIZEN ERABAKI DEZAKET?
Ez, mentorea erronkaren edo diziplinaren arabera esleituko dizute, edo batzordeari zuretzat egokia dela pentsarazi dioten beste arrazoi batzuen arabera.
EZ NAIZ ESTUDIOAREN JABEA, BAINA ESTUDIO BATEAN EGITEN DUT LAN. PARTE HAR DEZAKET?
Programa hau beren estudioa sortu duten pertsona edo bazkideentzat baino ez da. Konta iezaiozu nagusiari, eta izena eman dezala!
LAU URTE DARAMATZAT NIRE ESTUDIOAREKIN, EZ BOST. ORDUAN, PARTE HAR DEZAKET?
Sentitzen dugu, baina ez. Nonbaiten jarri behar genuen muga. Beharbada, edizio gehiago egongo dira, eta izena eman ahalko duzu.
SAIOEZ GAIN, APARTEKO LANA EDUKIKO DUT?
Mentore bakoitzak bere erara planteatuko ditu saioak, baina, ziur asko, saio bakoitzaren ondoren hausnartu eta pentsatu egin beharko duzu, eta baliteke hurrengo saiorako gauzak prestatu behar izatea ere.
Oraindik zalantza gehiago sortzen bazaizkizu, edozer kontsulta diezagukezu hemen: hola@serifalaris.com