Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
NIRE ESTUDIOA MUNTATZEN ARI NAIZ
Diseñadores junior
Zure kabuz hasten zarenean sortzen diren milaka galderekin lagundu nahi dizugu. Konta iezaguzu zein mailatan daukazun proiektua eta mentorea edukitzeak zertan lagunduko lizukeela uste duzun.

Hautatzen bazaitugu, lehenengo urratsetan gidatu ahalko zaituen mentore bat esleituko dizugu. Ziur gaude hilabete batzuetan egin ahalko duzula beste batzuoi proba-erroreko hainbat urtetan egitea kostatu zaiguna.
EGITARAUA
Datak: Azaroa - Abendua
Formatua: Online / Aurrez aurreko
Saioak: 2 orduko 4 saio. Saioak mentorearen eta mentoredunaren artean hitzartuko dituzue zuzenean, ondoen datorkizunean gera zaitezten.
Izen-emateak: Azaroaren 7ko 23:59ak arte.
PREZIOA
Programa honek preziorik ez daukala uste dugu; hortaz, ez diogu ipini.

Ea topera aprobetxatzen duzun eta hasieretan laguntzen dizun. Batek daki, agian, urte batzuk barru, zu zeu arituko zara hasiberri batekin mentoretza-lanak egiten!
ZERTARA KONPROMETITZEN NAIZ?
-Aukera aprobetxatzera eta abaguneari txinpartak ateratzera. Zenbatek nahi izango genukeen abenturaren hasieran sortzen diren zalantza guztiak argitzeko norbait edukitzea.
-Mentorearekin hitzartutako hitzorduak errespetatzera, puntuala eta profesionala izanez.
-Ikasitakoa eta esperientzia gurekin eta Serifalariaken komunitate osoarekin partekatzera.
NOLA EGINGO DA HAUTAPEN-PROZESUA?
Serifalariakeko batzorde batek hautatuko ditu parte-hartzaileak, honako irizpide hauetan oinarrituta:

→ Motibazioa eta aurrerapen-maila

Maitemindu gaitzazu zure proiektuarekin, gauzak egiteko irrikarekin, dagoeneko lortu duzunarekin, aurrez aurre dituzun erronkekin... Konta iezaguzu zertan behar duzun laguntza eta zein den programa honetan parteko hartzeko motibazioa.


→ Aintzat hartuko ditugun beste irizpide batzuk:
Emakumea zara

Badakigu askoz ere gutxiago direla emakumeek gidatutako sormen-estudioak eta emakumeentzat askoz ere zailagoa izaten dela sarritan. Beraz, parte-hartzaileen artean genero-parekidetasuna egotea sustatuko dugu.
Serifalariakera etorri zara

Programa hau gure komunitateari egin nahi diogun oparia da, eta, baztertzailea ez bada ere, aukera gehiago izango dituzu aurretik hemendik ikusi bazaitugu :)
Getxoztarra zara

Getxoko Udalak profesionalizazioari ematen dion laguntza batekin finantzatu da egitasmoa. Ez da getxoztarrentzat bakarrik, baina parte-hartzaileen % 40 gutxienez Getxokoak izango dira.
EIDEkoa edo diseinuko elkarte profesional batekoa zara.

Elkartuta egoteak diseinuarekin, diseinuaren garapenarekin eta hedapenarekin konprometituta zaudela esaten digu.
Ohiko galderak
Eta nor izango da nire mentorea?
Oraindik ez dakigu! Seniorren programan parte hartzen duten diseinatzaileak arituko dira gero “hasiberriekin” mentoretzan. Laguntzeko gogoz dagoen jende jatorra hautatuko dugula hitzematen dugu.
Nire estudioa muntatzen ari naiz, baina urte askotako eskarmentua daukat; parte har dezaket?
Jakina, ez zaigu zure adina axola. Zure estudioa muntatzen ari bazara, hortik igarotako baten aholkuak primeran etorriko zaizkizu, bere adina edozein izanik ere.
Fisikoki, nire mentorearengandik hurbil nago. Aurrez aurre egin ditzakegu saioak?
Zuek hala erabakitzen baduzue, primeran. Ez dago elkarren aurpegiak pantailarik gabe ikustea bezalakorik. Bide batez, bere estudioan kuxkuxean ibili ahalko zara :)
Arazorik gabe; elkarrekin eman izena, eta biok joango zarete mentoretzetara. Lau belarrik bik baino gehiago ikasten dute...
Guretzat bai. Bezeroak bilatu, kontabilitatea eraman, aurrekontuak eta fakturak egin eta lan-prozesuak sortu behar badituzu, laguntza pixka bat ondo etorriko zaizu, ezta?
Ez naiz estudiorik muntatzen ari, baina freelancea naiz. Gauza bera da?
Guretzat bai. Bezeroak bilatu, kontabilitatea eraman, aurrekontuak eta fakturak egin eta lan-prozesuak sortu behar badituzu, laguntza pixka bat ondo etorriko zaizu, ezta?
Nire estudioa eduki nahi dut, baina oraindik ez naiz horretara jarri; hilabete batzuk barru hasiko naiz. Izena emango dut?
Ziur pila bat ikasi ahalko zenukeela, baina uste dugu borrokan hilabete batzuk daramatzatenek aterako diotela probetxu gehien, eskarmentuan bertan oinarritutako zalantza gehiago edukiko dituztelako.
Nire estudioa eduki nahi dut, baina oraindik ez naiz horretara jarri; hilabete batzuk barru hasiko naiz. Izena emango dut?
Ziur pila bat ikasi ahalko zenukeela, baina uste dugu borrokan hilabete batzuk daramatzatenek aterako diotela probetxu gehien, eskarmentuan bertan oinarritutako zalantza gehiago edukiko dituztelako.
Oraindik zalantza gehiago sortzen bazaizkizu, edozer kontsulta diezagukezu hemen: hola@serifalaris.com