Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Daniel Solana
Double You


Daniel Solana DoubleYou agentzia espainiarraren bazkide sortzaile eta presidentea da. Agentzia hori erreferentea da publizitate digitalaren arloan, eta 1997an sortu zen Bartzelonan; gaur, Bartzelonan, Madrilen eta Mexiko Hirian dauzka bulegoak.

Solana aitzindaria da bitarteko berrien komunikazioan, eta hainbat sari eskuratu ditu publizitatearen arloko jaialdirik adierazgarrienetan; besteak beste, 26 sari eskuratu ditu Sol jaialdian (2008an, platinoa irabazi zuen), 14 lehoi Canneseko nazioarteko jaialdian, eta Cyberlions sariketako Grand Prix saria 2004an.

Bi aldiz izan da Canneseko jaialdiko epaimahaikidea, eta hiru aldiz Sol jaialdiko presidentea, publizitate interaktiboaren, publizitate integratuaren eta digital mobile deiturikoaren kategorietan. Era berean, publizitate berriari buruzko hitzaldiak eman ditu Espainiako, Mexikoko, Argentinako, Txileko, Kolonbiako, Uruguaiko eta Peruko ekitaldietan.

Bi liburu idatzi ditu; batetik, Postpublicidad dugu. Bertan, Internet agertzearen ondorioz publizitatearen kulturan egin diren aldaketak jasotzen ditu. Bestetik, Desorden daukagu, pentsamendu sortzailearen ikuspegi orokorra ematen duena.

Duela gutxi, Club de Creativos antolakundearen ohorezko c de c saria irabazi du (2021), ibilbide profesionalari egindako aitortza.