Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Astrid Stavro



Astrid Stravo diseinatzaile grafikoa nazioartean da ezaguna, eta kontzeptuen bidez taxututako diseinu trinkoa egiteagatik dauka izen ona; izan ere, oso estilo zehatz eta emozionalki erakargarria dauka, tipografia eta artisautza fin-finek ezaugarritzen dutena. 2018an egin zuen bat Pentagram estudioarekin, bazkide modura.

Bere bezeroak mundu kultural nahiz komertzialekoak dira, eta bere lanak markaren identitatea, diseinu editoriala, erakusketen diseinua, orientazio-sistemak eta enbalajea uztartzen ditu. Elephant arte- eta kultura-aldizkariaren diseinu berri ospetsuaren sorkuntza-prozesua zuzendu zuen (Elephant aldizkariak Londresen dauka egoitza, eta Stravo arte-zuzendaria eta editore laguntzailea izan zen bertan, 2013tik 2017ra bitartean). Halaber, Bartzelonako Diseinu Museoaren identitatea sortu zuen, baita Jijibaba gizonentzako arropa-markarena ere, Jasper Morrison eta Jaime Hayon-entzat.

Duela gutxiko bezeroen artean, honako hauek daude: Tate, Phaidon, Camper, McKinsey & Company, AB InBev, Fedrigoni, Port magazine, Laurence King Publishing, The National Portrait Gallery, Reina Sofía museoa, Mahou San Miguel, Miró fundazioa, Cahiers du Cinéma eta Wallpaper * aldizkaria.

Triesten jaio zen, Italian; bost hizkuntza dakizki, eta Espainian, Holandan, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan bizi izan da. Central Saint Martins College of Art & Design (BA) eta Royal College of Art (MA) unibertsitateetan ikasi zuen Diseinu Grafikoa, eta bikain notarekin graduatu zen bietan. Stavrok hamar urtez zuzendu zuen bere estudioa Bartzelonan, eta, 2013an, marken eta diseinuaren arloko Atlas aholkularitza-enpresa sortu zuen Pablo Martínekin batera.

Nazioarteko 150 sari baino gehiago jaso ditu; hala nola, hauek: D&AD, New Yorkeko Type Directors Club, Society of Publication Designers, Art Directors Club of Europe, International Society of Typographic Designers, Design Week, Art Directors Club of New York, Graphis eta Creative Review's The Annual. Bere lanak argitalpen ugari izan ditu, eta izen handiko diseinu-aldizkari askotan idatzi ditu artikuluak.

Mundu-mailan diseinuaren komunitateko kide aktiboa denez, nazioarteko diseinu-lehiaketa askotan presidente edota epaimahaikide aritzera gonbidatu izan dute, eta mundu osoan eman ditu hitzaldiak. Diseinuaren arloko hezkuntzaren zale amorratua da, eta irakasle aritu izan da Central Saint Martins College of Art & Design unibertsitatean. Gaur egun, Royal College of Art unibertsitateko irakasle bisitaria da. Halaber, Alliance Graphique Internationale aliantzako kide izendatu zuten 2010ean.