Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X Serifalaris Vol. X
Vol. X
La Fauna
Ira. 2021
Api. 2022
info
Actividades1
→ Experiencias
→ Formación APLAZADO
→ Mentoring 1
→ Festival
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webgunean zure esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.
Onartu.
Gehiago jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletter-ean.
Babeslea/k:
Antolatzaileak:
Marina Goñi eta Freskue estudioak.
Ana Gea eta Víctor Palau
Gràffica


ANA GEA

Gaur egun, PalauGea sormen-agentziaren bazkide sortzailea da, baita Gràffica aldizkariaren editorialarena ere. PalauGean, diziplina anitzeko taldearekin elkarlanean, diseinuko eta komunikazioko plan estrategikoak egiten dituzte askotariko bezerorentzat. Gràffica hedabidean, berriz, kultura bisualarekin zerikusia daukaten edukiak argitaratzen dituzte (formatu digitalean nahiz paperean), eta Gràffica sariak antolatzen dituzte urtero. Universo de Emociones proiektuaren bazkide sortzailea da, Eduard Punset eta Rafael Bisquerrarekin batera.

Hizlari-lanetan aritu izan da, eta diseinuaren inguruko hainbat jarduera antolatu ditu, baita komisario-lanak egin ere. Epaimahaikidea izan da Laus, Gràffica, European Design Awards, Motiva eta Dica sariketetan eta zenbait eskolatako amaierako proiektuetan (hala nola, Elisavan, BAUn, Esdin, CEUn...).

Diseinuaren kudeaketako irakaslea da hainbat prestakuntza-zentrotan (EHUn, Madrileko Barreira IEDn, CEU unibertsitatean...).

Kudeaketari buruzko hitzaldiak eta lantegiak ematen ditu sormen-enpresetan, diseinuaren eta sormenaren sektoreko profesionalentzat. Proiektuen kudeaketari eta diseinuko enpresei buruzko artikuluak idazten ditu. Askotariko proiektuak gidatu ditu hainbat markatarako: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, Fedrigoni, Manter, Red Bull, LZF Lamps, Punset taldea, Cotec fundazioa...

VÍCTOR PALAU

Gaur egun, PalauGea sormen-agentziaren bazkide sortzailea da, baita Gràffica aldizkariaren editorialarena ere. PalauGean, diziplina anitzeko taldearekin elkarlanean, diseinuko eta komunikazioko plan estrategikoak egiten dituzte hainbat bezerorentzat.

Gràffica hedabidean, berriz, kultura bisualarekin zerikusia daukaten edukiak argitaratzen dituzte (formatu digitalean nahiz paperean), eta Gràffica sariak antolatzen dituzte urtero. Universo de Emociones proiektuaren bazkide sortzailea da, Eduard Punset eta Rafael Bisquerrarekin batera.

Askotariko proiektuak gidatu ditu hainbat markatarako: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, Fedrigoni, Manter, Red Bull, LZF Lamps, Punset taldea, Cotec fundazioa...

Hizlari-lanetan aritu izan da, eta diseinuaren inguruko hainbat jarduera antolatu ditu, baita komisario-lanak egin ere. Epaimahaikidea izan da Laus, D&AD, Gràffica, Dica eta ÑH7 sariketetan, besteak beste.

Diseinuko irakaslea da Madrileko IED unibertsitateko Diseinu Grafikoko Masterrean, eta diseinuaren arloko gaiei buruzko hitzaldiak eta lantegiak ematen ditu sormenaren sektoreko profesionalentzat. Sormenari eta diseinuari buruzko artikuluak idazten ditu.