Raül Refree (Bartzelona, 1976) musikagile, musikari eta produktorea da.
Corn Flakes, Élena edo Sitcom bezalako taldeekin panorama independentean hasi ondoren, bakarkako ibilbide sendoa garatu zuen Els invertebrats, La otra mitad edo El espacio entre bezalako diskoekin. Musika eszenako figura berritzaileenetako bat da, eta Rosalia, Guitarricadelafuente, C. Tangana, Niño de Elche, Rodrigo Cuevas, Kiko Veneno, Amaia Romero, Silvia Pérez Cruz, La M.O.D.A., Gianna Nannini, Lina edo Lee Ranaldo artistekin lan egin du, baita Los Javis edo Isaki Lacuesta zinema zuzendariekin ere.
Bere proiektuetan flamenkoa, elektronika, egile-abestia eta musika garaikidea elkartzen dira. Bere obra, berezkoa zein ekoitzia, sentsibilitate artistikoagatik eta adierazpen-bide berriak irekitzeko gaitasunagatik nabarmentzen da. Hogei urteko ibilbidean hainbat sari jaso ditu, hala nola Bartzelonako Ciutat saria, Gaudi saria, Grammy Latino saria edo Espainiako Musika Akademiarena.
2025ean argitaratu zuen bere lehen liburua, Cuando todo encaja, Penguin Random Housen.