Prestatu zure egonaldia - Serifalaris - El Mambo
Nola iritsi
Kotxez

Saia zaitezke ingurutik aparkatzen, edo sergurura jo eta hurbileko parking batean aparkatu.
Portu zaharreko aparkalekua. Doakoa da, sei minutu behar dira heltzeko eta muxikebarrira arteko paseoa ederra da.
Manuel gainza aparkalekua. Ordaindu behar da, baina garaiz bertan
egongo zarela ziurtatuko duzu.

Metroz

Metro geltokia: Algorta.
Telletxe irteeratik bost minutuz ibili eta hor izango gaituzu.

Hegazkinez

Aireportu gertuena loiukoa da, hogei kilometrora dago.
Hortik autobusa edo taxia hartu dezakezu.

Itxasontziz

Kirol portuan atrakatu barkua eta ereagako igogailuan igo. Guk
gordeko dizugu kapitain-txanoa.

Non lo egin
Getxon

Agian hau irakurtzen duzunean ez da ohe askorik geratuko Getxon, agian egun horietan Getxo estatu osoko sortzaile eta sortzailez betetzen delako izango da:)

Baina sekretu bat kontatuko dizugu:
Bilbo 25 minutura dago metroz, eta linea-aldaketarik gabe. Tira, Madrilen edo Bartzelonan hurbil izango zena.

gure gomendioak

Jaialdi osoan zehar lagunduko zaituen gida!

Gure ibilbide partikularra, Serifalaris esperientziaz ahalik eta gehien goza dezazun. Jaialdia ahalik eta onena izan dadin ahalegintzen gara, hizlari onenak ekartzen ditugu eta welcome pack-a egiten dugu, baina baita ere etxean egongo bazina bezala sentitzea nahi dugu.

Horregatik sortu dugu Serifalaris ibilbidea. Gida honek lehen egunetik azkenera arte lagunduko dizu. Bertan jatetxeak, tabernak eta bisitatzeko lekuak aurki ditzakezu… dena emango dizugu pentsatu behar duzun gauza bakarra ia Ajuria-ko edo Kaixo-ko tortilla nahiago duzun izan dadin. Guk oraindik ez daukagu argi.

Aplikazioan ireki eta gordetzeko ikonoari emango diozu. Horrela, Getxon ematen dituzun egun guztietan kontsultatu ahal izango duzu.