La Prados
Noiz? Ostirala 15.
Ordua: 12:30etik 14:30era
Zenbat? 15 €
Non? 2. solairuan
Sarrerak: Goian, ezkerretara:)
Umore grafikoko tailer honetan, hutsetik ikasiko duzu zure bineta sortzen, artista askok mahukatik ateratako teknika, ariketa eta trikimailuetan oinarrituta, baina magikoki funtzionatzen duten horietan. Bi ordu izango dituzu folio zuriari beldurra galtzeko, baina batez ere, marrazteko, barre egiteko eta ondo pasatzeko. Ez da ezer jakin beharrik; nahikoa da denaz barre egitera etortzea.
Mucho
Noiz? Ostiralak 15.Ordua: 15:00etatik 17:00etaraZenbat? 15 €Non? 2. solairuanSarrerak: Goian, ezkerretara :)
Bi orduko tailer honetan elkarrizketa gidatu bat proposatzen dugu, non entzumenak leku garrantzitsua betetzen duen, taldea arretaz elkarrekin pentsatzera gonbidatuz. Helburua ez da ondorio batera iristea, pentsatzen ditugun suposizioak zalantzan jartzea eta aukera berriak aztertzeko gai den adimen kolektiboa sor dadin espazioa zabaltzea baizik.
Zentzu honetan, ariketa hau Maurice Merleau-Pontyren filosofiak ulertzen zuenera hurbiltzen da: “benetako filosofia mundua ikusten berrikastea da”. Gure ikusmoldea aldatzen denean, diseinuak eskaintzen dituen aukerak ere aldatzen dira.
Tailer honek More by Mucho markako diseinu-programaren ikuspegia islatzen du, eta diseinua pentsatzeko eta praktikatzeko duten moduari lehen begirada bat eskaintzen digu.
Hall
Hall-a, jaialdi osoko gunerik animatuena, aurten ere aldatu egingo da.
Iristen zarenean pasatzen zaren lekua. Eta irtetean. Eta konferentzien artean.
Beti dago zerbait begiratzeko.
Eta beti dago zerbait eramateko.
SINAKETA
Badira hitzaldi batean sartzen ez diren eta liburuetan jarraitzen duten gauzak.Aurten hiru une izango dituzu hurbiltzeko, elkarrizketa pare bat edukitzeko eta zerbait sinatuta eramateko.Raül Refree, Pep Carrió eta Erik Harleyk beren azken liburuak sinatuko dituzte hitzaldien ondoren, gure hall-ean.
Elkarrizketa gehiago luzatu nahi izatekotan, badakizu.
Anfitrioia
Bakarrik etortzea ez dadila arazoa izan; alderantziz, jendea ezagutzeko eta jaialdiaz lagunartean gozatzeko aukera ezin hobea izan dadila.
Post-its edo aurkezpen beharturik gabe, azkenean lagun egiten diren ezezagunak baino ez.
Anfitrioia azken edizioko arrakasta handienetako bat izan zen eta, jakina, errepikatuko dugu.
info@serifalaris.com -ra idatzi ezazu eta gehiago kontatuko dizugu.
Coworking-a
Ez dugu nahi zu Serifalarisera lan egitera etortzea, baina badakigu batzuetan zaila dela agenda % 100ean libre uztea bi egunez.
Egongela txiki bat prestatu dugu, bilera azkar bat egin behar baduzu, e-mail batzuk bidali behar badituzu edo azken orduko marroiren bat agertzen bada, ahalik eta erosoen eta azkarren egin dezazun, eta… festira itzuli!
Festa
Amaiera itxurosoa lortzen saiatzen ari gara, honetan gaude buru belarri.Eta bai, oso serio hartuko dugu.Oraindik ezin dizuegu askorik kontatu.Baina hau bai esan ahal dizugu: historiako serifalaris onena izan daiteke.Laster argituko dizuegu gehiago.