Lege-oharra

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak bere 10. artikuluan informaziorako ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, jarraian honako datu hauek azaltzen dira:  webgunearen enpresa titularra SERIFALARIS ELKARTEA da, jarraian Serifalaris gisa azaltzen dena; haren IFK honakoa da: G-95.750.964. Eta egoitza: Andrés Cortina kaleko 2. zenbakiko 5-B, Getxo – 48993 (Bizkaia). Harremanetarako posta elektronikoa: hola@serifalaris.com

ERABILTZAILEAK

Atari honen sarbideak edo erabilerak ERABILTZAILE izaera ematen du; beraz, sarbide edo erabilerak berekin dakar hemen azaltzen diren baldintza orokorrak onartu beharra. Baldintzok aplikagarriak izango dira, ezinbestean bete beharreko kontratazio baldintza orokorrak gorabehera.

ATARIAREN ERABILERA

http://www.serifalaris.com webguneak Interneteko informazio, zerbitzu, programa edo datu ugaritarako sarbidea ematen du (aurrerantzean «edukiak»); horiek guztiak webgunearenak dira edo baimendutakoenak eta ERABILTZAILEA horietara sartu ahalko da. ERABILTZAILEAK ataria erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Erantzukizun horren barruan zenbait zerbitzu edo eduki eskuratzeko beharrezko erregistroa dago. Erregistro horretan ERABILTZAILEAK zinezko eta legezko informazioa eman beharko du. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat eman dakioke eta bera izango da haren arduraduna; beraz, arretaz eta konfidentzialtasunaz erabili beharko du. ERABILTZAILEAK edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Serifalarisek honako eskubideari eusten dio: pertsonen duintasunaren begiruneari kalte egiten dioten iruzkin eta aipamen guztiak kentzeko eskubideari, bai eta diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteen edo haurren kontrakoak, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontrakoak edo, haren ustetan, argitaratzeko egokiak ez direnak ezabatzeko eskubideari ere.  Edonola ere, Serifalaris ez da izango erabiltzaileek partaidetza tresnen bidez eman ditzaketen iritzien erantzulea.

DATUEN BABESA

Serifalarisek datuen babesari buruzko indarreko arautegiaren jarraibideak betetzen ditu eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu zuzena bermatzeko lan egingo du.  Horretarako, datu pertsonalak jasotzeko galdera sorta bakoitzarekin batera, erabiltzaileak eska ditzakeen zerbitzuetan, erabiltzaileari jakinaraziko dio zeintzuk diren kasu bakoitzari dagozkion datuen tratamendurako baldintza bereziak eta zein haien onarpena; halaber, sortutako fitxategiari buruz informatuko du eta honakoak adieraziko ditu: arduradunaren helbidea eta datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, horien kontra egiteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta amaitutzat emateko aukera, bai eta tratamenduaren helburua eta, hala badagokio, datuak hirugarrenei komunikatzeko xedea ere.  Era berean, jakinarazi beharrean gaude gure enpresak Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela eta uneoro zure posta elektronikoaren tratamenduaren onarpena eskatu dizula, helburu komertzialak azaltzen direnean.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Serifalaris bere webgunearen eta bertako edukien jabego intelektual eta industrialari lotutako eskubide guztien titularra da (besteak beste, irudi, soinu, audio, bideo, software edo testuena; marka edo logotipo, kolore-konbinazio, egitura eta diseinu, erabilitako gaien hautaketa, edukiak behar bezala ibili, haietara sartu eta horiek erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu- aplikazioena eta abarrena), enpresaren titularitatekoak diren aldetik. Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabego Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan jasotakoari jarraikiz, guztiz debekatuta dago webgune honetan ageri diren edukiak edo haien zati bat kopiatzea, banatzea eta edukion komunikazio publikoa egitea, bai eta eskueran jartzea ere, merkataritza-xedeak betetzeko, zeinahi euskarritan eta zeinahi bitarteko teknikoren bidez, gure baimenik gabe. ERABILTZAILEAK gure enpresaren titularitateko jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Atariko elementuak ikusi eta inprimatu ahalko dira, bai eta zure ordenagailuaren disko gogorrean edo bestelako euskarri fisikoetan kopiatu eta gorde ere, baldin eta hori erabilera pertsonal eta pribaturako bada.  ERABILTZAILEAK ez ditu kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu beharko gure orrietan instalatutako babes tresnak edo segurtasun sistemak.

BERME ETA ERANTZUKIZUN BAZTERKETA

Serifalaris ez da inola ere izango sor daitezkeen gaitz-kalteen erantzulea, hala nola: edukietan izan daitezkeen akatsak edo hutsuneak, atariaren eskuragarritasun falta edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak transmititzea, hori ekiditeko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartuagatik ere.

ALDAKETAK

Serifalarisek egokitzat jotzen duen aldaketa oro egiteko eskubidea izango du bere atarian, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta atarian eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek guztiak atarian ageri diren era edo kokapena ere.

ESTEKAK

http://www.serifalaris.com webgunean Interneteko beste gune batzuetarako loturak edo estekak eskainiko balira, gure enpresak ez du inolako kontrolik izango gune horien eta bertako edukien gainean. Enpresak ez du inolako erantzukizunik hartuko kanpoko webgune bateko edukiak direla eta; era berean, ez du bermatuko esteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako eduki edo informazioen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, norainokotasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Beste alde batetik, kanpoko loturek ez dute inolako elkarterik, bategiterik edo parte-hartzerik ekarriko lotutako erakundeekin.

BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

Serifalarisek eskubidea du atarira sartzeko eta/edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko baimena ukatzeko honako erabilera-baldintza orokorrak urratzen dituzten erabiltzaileei, aurretiaz jakinarazi beharrik gabe, Serifalarisen edo hirugarrenen ekimenez.

GAI OROKORRAK

Serifalarisek honako erabilera-baldintza hauen urraketa esetsiko du, bai eta atariaren zeinahi erabilera oker ere. Horretarako, legez dagozkion eginbide zibil eta penal guztiak bideratuko ditu.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

Edozein unetan aldatu ahal izango ditugu agiri honetan zehaztutako baldintzak, eta aldaketok webgune honetan bertan argitaratuko ditu. Aipatutako baldintzen iraupena argitaratuta ematen duten aldiaren araberakoa izango da eta indarrean egongo dira harik eta horiek aldatu eta argitaratzen diren arte.

APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Oro har gure enpresaren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe izango dira.